Itxi

Baskonia

Euroliga

Shengelia: 'Partida guztiak dira garrantzitsuak playoffetan egon nahi badugu'

eitb.eus

Gasteiztarrek Moskuko CSKAren kontra jokatuko dute gaur arratsaldeko 18:00etan Errusiako hiriburuan.

Saski Baskoniak eta CSKA Moskuk indarrak neurtuko dituzte Euroligako 23. jardunaldian.

Partida Moskun jokatuko da gaur 18:00etan eta gasteiztarrentzat oso garrantzitsua da garaipena eskuratzea nahiz eta aurrean aurkari indartsua izan. CSKA sailkapeneko lehen postuan da, jokatutako 22 partidetatik 17 irabazi ditu. Baskonia, ordea, bederatzigarren tokian dago hamar garaipenekin.

Tornike Shengelia Baskoniako kapitainarentzat partida guztiak dira inportante, 'playoffetan egon nahi badugu neurketa guztiak dira garrantzitsuak. Jakin badakigu CSKA Euroligako talde onenetarikoa dela eta gainera bere etxean, baina saskibaloiko jokalariak gara eta garaipenaren bila goaz'.