Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniak Anadolu Efesen aurka galdu eta Fenerbahçe izango du aurkari

Agentziak | Erredakzioa

Gasteizko taldeak ezin izan ditu hasierako akatsak konpondu Euroligako fase erregularreko azken sailkatuaren aurka.

  • Baskonia 79 - Anadolu Efes 81 / EFE.

    Baskonia 79 - Anadolu Efes 81 / EFE.

Baskonia Fenerbahçeren aurka arituko da Euroligako playoffetan, Anadolu Efesen aurka galduta (79-81) Europako txapelketaren fase erregularreko azken jardunaldian. Azken segundoetan erabaki da emaitza, bi taldeen akatsen erruz.

Pedro Martinezen taldea momentu onean heldu da neurketara, baina ez da jokoan hasieratik sartu, eta garesti ordaindu du. Erabaki txarrak hartu dituzte jaurtitzeko orduan eta pasiboegi aritu dira erreboteetan.

Ez da distirarik egon Baskonian. Zazpigarren postua gorde dute, bai, baina Khimkik ere galdu duelako. Shengelia eta Marcelinho egoerari buelta ematen saiatu dira azken zatian, baina Anadolu Efesek ez du amore eman. Aspalditik kanporatuta egon arren, garaipenaren saria lortu dute azken jardunaldian.

Turkiarren artean McCollum (21 puntu) eta Motum (16) izan dira onenak. Australiarra bikain aritu da hirukoetan (5etik 3). Vincent Poirier nabarmendu da Baskonian.

Berdindu dute baskonistek, azken laurdeneko erreakzioetako batean. Shengeliaren bost puntuk saskiratze bakarrera utzi dute aldea (67-69), baina ezin izan dute biribildu.

Marcelinho errebote batean, Janning hiruko lerrotik ezta Beaubos ere ez dira gai izan egoera aldatzeko, eta Euroligako txapeldunaren aurka arituko dira hurrengo fasean.

FITXA TEKNIKOA

Baskonia: Granger (7), Poirier (17), Garino (9), Janning (10) eta Shengelia (17) —hasierako bostekoa—; Voigtmann (4), Diop (-), Beaubois (10) eta Marcelinho (5).

Anadolu Efes Istanbul: Batuk (5), Simon (4), Stimac (9), Mutom (16) eta Douglas —hasierako bostekoa— McCollum (21), Bitim (8), Demir (-), Mustafa (-) eta Dunston (10).

Partzialak: 18-13, 14-20, 19-27 eta 28-21.