Itxi

Baskonia

Real Madrilen porrota

Caja Laboral-Menorca (77-61): Baskonia, lidergoan

Erredakzioa

Erraz irabazi du Buesa Arenan Gasteizko taldeak. Menorca saiatu da, baina bi taldeen arteko aldea agerian geratu da.

Denboraldiko bere zortzigarren garaipena eskuratu du Caja Laboral Baskoniak etxean, Gasteizen, Vive Menorca mendean hartuta (77-61).

Lehen laurden oso motela Buesa Arenan. Baskoniak ezin zuen markagailuan ihes egin eta Menorca, ezustean, eroso ari zen (15-16).

Minutuek aurrera egin ahala hobetu zen Ivanovicen gizonen jokoa. Menorcak gabezi handiak ditu eta guztiak baliatu zituen Gasteizko taldeak. Atsedenaldian, 40-30.

Hirugarren laurdenaren hasieran argi eta garbi geratu zen partidak ez zuela arriskurik Caja Laboralentzat. Dagoeneko Menorcakoak amore emanda zeudela ematen zuen. 25. minutuan 56-37 nagusi ziren etxekoak eta amaiera arte jaun eta jabe izan zen Baskonia.

Stanko Barac izan da neurketako saskiratzaile onena 21 punturekin. Balorazioko 35 jaso ditu. Lidergoan da Caja Laboral Real Madrilek Kanaria Handiaren aurka 70-59 galduta.

Fitxa tecnikoa:

79 Caja Laboral (15+25+23+16): Logan (5), Oleson (5), San Emeterio (8), Teletovic (14), Barac (21)-cinco inicial-, Huertas (13), Ribas (7), Haislip (6), Bjelica, Musli.

61 Menorca Basquet (16+14+16+15): Ciorciari (10), Limonad (8), Victor (3), Radenovic (10), Torres (12)-cinco inicial-, Huertas (11), Otegui, Sánchez, Servera, Donaldson (7).