Itxi

Baskonia

ACB

Cajasol-Caja Laboral (91-71): Baskonia, itsu-itsu

Erredakzioa

Aitzakiarik gabeko porrota jaso du Baskoniak Sevilllan, hasiera-hasieratik talde andaluziarren menpe. Euroligan noraezean eta Ligan eskas, kezkatuta daude baskoniarrak.

Caja Laboral&' || 'nbsp;Baskoniak 91-71 galdu du&' || 'nbsp;Cajasolen aurka Sevillan. Jokalari andaluziarrak hasiera-hasieratik jaun eta jabe izan dira.

Hasi eta berehala talde sevillarrak 7-0eko partziala egin du. Stanko Barac aulkira ere bidali dute 1:37an bigarren falta egin. Dena gaizki.

Defentsan sendotasunik gabe, erasoan baldar eta Haislip eta Teletovic lan-karga handiari erantzun ezinda taulapean, Joan Plazaren Cajasolek tartea zabaldu du eta 14. minutuan 21 puntuko aldea eskuratu du Dusko Ivanovici adierazitako falta tekniko baten ondoren.

Baracen eta Bjelicaren kantxaratzeak partida zeozer orekatu du eta Baskoniak defentsako lana doitu dute gasteiztarrek. Hobera bai, baina ez nahikoa, desabantaila ez baita 15 puntuetatik jaitsi.

Atsedenaldira 51-33ko kezkagarriarekin heldu da partida eta ondoren Caja Laboral Baskonia itxuraldatuta kantxaratu da eta aldeak murriztu ditu hamar puntuetan jarri bi taldeen arteko aldea.

Baina aldaratzearekin arazoak izan ditu Ivanovicen taldeak eta ez dio buelta eman markagailuari, ezta gerturatu ere. Azken laurdenean Cajasolek aldea berriz 20 puntuetatik gora jarri du. Porrotak kezka eraman du Gasteizera, Euroligan ez baita ondobidean Baskonia, eta ligakoa okertu daiteke gaur bezalako partidak errepikatzen baldin badira.

Fitxa teknikoa:

91 - Cajasol (28+23+20+20):Satoranski (9), Katelynas (17), Kirksay (10), Bullock (10) Davis (13)-hasierako bostekoa-, Sastre (5), Urtasun (14), Popovic (3), Triguero (8),Cabanas (-), Pampano (0) eta Ivanov (2).

71 - Caja Laboral(17+16+22+16): Huertas (11), Teletovic (18), San Emeterio (12), Haislip(7), Oleson (7) -hasierako bostekoa-, Ribas (2), García (-), Logan (3),Musli (2), Barac (5), Bjelica (4).