Itxi

Baskonia

Play-offak

Endesa Ligako finalerdiak: Kirolbet Baskoniaren kanporaketako datak eta ordutegiak

eitb.eus

Gasteizko taldeak ostiral honetan ezagutuko du nor izango duen aurrez aurre finalerdietako kanporaketan.

  • Janis Timma saskira jaurtitzen Unicajaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

    Janis Timma saskira jaurtitzen Unicajaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Kirolbet Baskoniak ez du jakingo ostiralera arte zein izango den bere aurkaria Endesa Ligako play-offetako finalerdietan.

Gasteizko taldeak asteartean lortu zuen kanporaketa horretara sailkatzea, era bikainean lortu ere, aise azpiratu baitzuen Unicaja bi partidatan.

Bere arerioa izango denak, ordea, hirugarren norgehiagoka bat lehiatu beharko du ostiral honetan, Bartzelona Lassaren eta Morabanc Andorraren arteko kanporaketa berdinduta baitago une honetan.

Hartara, arerioa ezagutzeko itxaron egin beharko duen arren, Baskoniak dagoeneko badaki zein izango den finalerdietan izango duen egutegia.

Finalerdietako egutegia:

Lehen partida: ekainak 4, astelehena (21:00)

Bigarren partida: ekainak 6, asteazkena (21:00)

Hirugarren partida: ekainak 8, ostirala (21:00)

Laugarren partida (beharrezkoa balitz): ekainak 10, igandea (18:30)

Bosgarren partida (beharrezkoa balitz): ekainak 12, asteartea (21:00)