Itxi

Baskonia

Larunbatean 18:00etan

Caja Laboralek Real Madril geldiarazi nahi du

Erredakzioa

Baskoniak liderrari irabazi eta bolada txarrari (Cajasolen eta Bilbao Basketen aurka galdu dute) amaiera eman nahi dio.

Caja Laboralek Real Madril hartuko du larunbat honetan ACBko 12. jardunaldiko partidan (18:00etan). Pape Sow jokalaria izango da nobedade nagusia Gasteizko taldean.
Baskoniak 29 urteko eta 2,08 metroko altuera duen pibota fitxatu du taulapean Stanko Baraci laguntza eskaintzeko, azken hau baitzen Caja Laboralen pibot peto bakarra.

Madrili irabazi eta bolada txarrari (Cajasolen eta Bilbao Basketen aurka galdu dute) amaiera eman nahi dio Katsikarisen taldeak. Brad Olesonek bere 75. partida jokatuko du ACBn. Duela bi urte Madrilek fitxatu zuen, baina ez zuen partida ofizialik jokatu eta talde zuriak Pablo Prigioni fitxatu zuenean bera Gasteizera etorri zen.