Baskonia
Caja Laboral utziko du
Querejetak Haislipek 'diziplinarik ez' duela erakutsi adierazi du
Erredakzioa
Baimenik gabe egin zuen bidaia AEBetara jokalariak eta Baskoniako presidenteak "zale, taldekide eta klubarekiko" begirune falta dela esan du.
Baskoniako presidente den Josean&' || 'nbsp;Querejetak&' || 'nbsp;Marcus Haislipek "diziplinarik ez" duela izan adierazi du, eta soldata eta lana kendu dizkio aurreko asteburuan errekuperazio lan-saioetara joan ez zelako.
Jokalariarengan "konfiantza galdu" dutela esan du AEBetarako egindako bidaiagatik eta Baskoniako presidenteak "zaleekiko, taldekideekiko eta klubarekiko" begirune falta izan duela gaineratu du.
Jokalariaren jarrerari kritika zorrotzak egin dizkio. "Oporrak hartu ditu bere kaxa eta klubaren baimenik gabe;&' || 'nbsp;gainerako jokalariak, berriz, lanean aritu dira buru-belarri".
Lewisburgeko jokalariari espedientea ireki dio&' || 'nbsp;Baskoniak eta aurki emango zaio arrazoien berri,&' || 'nbsp;Haislipek "helegitea" aurkezteko aukera izango duelarik.
Neurri honen ondorioz,&' || 'nbsp;Marcus Haislipek kluba utzi dezake datozen egunotan.