Baskonia
Madrilen
Estudiantes-Caja Laboral (72-70): Arabarren porrota
Erredakzioa
Baskoniak ezin izan du madrildarrek jarri duten intentsitatearekin eta azken minutuetan erabaki txarrak hartu dituzte erasoan. Gabrielek eta Caner-Medleyk min handia egin dute erasoan.
Ivanovicen mutilek ezin izan dute talde madrildarra gainditu partida pattal batean. Bi taldeek akats ugari egin dituzte erasoan, baina Caja Laboralek ezin izan ditu azken minutuak ondo jokatu eta Estudiantesek garaipena eraman du.
Lehen laurdenean madrildarrak txarto ibili dira defentsan eta arabarrek haien akatsak ondo aprobetxatu dituzte erasoan, San Emeteriok eta Baracek puntu onak lortu dituztelako. Ivanovicen mutilen defentsa ona izan da eta soilik Caner-Medleyk erantzun ahal izan du Asefa Estudiantesen. Lehen laurdenaren bukaeran emaitza 12-17koa izan da Baskoniarentzat.
Bigarren laurdenean gasteiztarrak behera etorri dira eta etxeko taldeak markagailuan aurrea hartzeko aukera aprobetxatu egin du. German Gabrielek eta Daniel Clarkek saskiraketa onak lortu dituzte eta 12 puntuko alde lortu du Estudiantesek (41-29). Atsedenaldira Ivanovicen mutilak 10 puntuko aldeaz galtzen joan dira (41-31).
Hirugarren laurdenean Caja Laboralek gehiago sakatu du erasoan eta Olesonek eta San Emeteriok puntu garrantzitsuak lortu dituzte gasteiztarrentzat (48-47). Baracek berdinketa jarri du markagailuan, 52-52, saskiraketa on batekin eta Huertasek hiruko batekin aurretik jarri du Baskonia 54-55. Laurdenaren amaieran etxekoek puntu bakarreko alde izan dute, 56-55.
Azken laurdenean bi taldeak ondo aritu dira erasoan eta saskiraketa errazak lortu dituzte. Pancho Jasenek ondo gidatu du madrildarren erasoa eta San Emeteriok berdina egin du arabarrentzat. Olesonek saskiraketa garrantzitsua lortu du 68-66koa jartzeko markagailuan, baina Gabrielek partida bikaina jokatu du eta 70-66koa jarri du saskiraketa eder batekin. Azken minutuetan Baskoniak norgehiagoka berdintzeko bi aukera paregabe izan ditu, baina gasteiztarrak ez dira fin ibili erasoan eta emaitza 72-70ekoa izan da Asefarentzat.
- Ficha técnica.
72. Asefa Estudiantes (12+29+15+16): Granger (5), Ellis (0), Caner-Medley (12), Welsch (8) y Asselin (2) -quinteto inicial- Gabriel (17), Jasen (8), Oliver (6), Clark (10) y Sergio Sánchez (4).
70. Caja Laboral (17+14+24+15): Huertas (7), San Emeterio (18), Oleson (11), Teletovic (15) y Sow (3) -quintero inicial- Barac (13), Ribas (1) y Logan (2).