Baskonia
Ilumben
Lagun Aro-Caja Laboral (80-83): Derbia, arabarrentzat
Josu Bilbao
Erredakzioa
Baskoniak garaipena lortu du azken minutura arte guztia eman duen Gipuzkoa Basketen aurka. Oleson eta Pape Sow izan dira gasteiztarren protagonistak eta Panko donostiarrena.
Gasteiztarrek Errege Kopa jokatzeko txartela eskuratu dute Donostian, Lagun Aro 80-83 gaindituz. Lasoren taldeak partida ona jokatu du eta Pankok erakusteka eman du 28 punturekin eta 30ekoa balorazioarekin. Oleson eta Pape Sow izan dira Caja Laboraleko onenak eta Batista debuta egin du. Stanko Baracek ez du minutu bat ere ez jokatu.
Euskal derbia erritmo biziarekin hasi da eta bi taldeak azklar sartu dira partidan, saskiraketa onak lortuz. Andy Pankok puntu garrantzitsuak lortu ditu etxekoentzat eta Lagun Aro 14-11 aurretik jarri da. San Emeterio jokoan sartzen hasi da eta nahiz eta gipuzkoarrak sasoi onean egon Baskoniak aurrea hartu die (14-16). Esteban Batistak debuta egin du eta uruguitarrarekin Caja Laboralek asko irabazi du taula azpian. Lehen laurdenaren bukaeran emaitza Ivanovicen mutilen aldeko izan da (17-23).
Bigarren laurdenean Pablo Lasoren taldeak intentsitatea galdu du eta Batistak min handia egin die erasoan. Lagun Aron Konek minutu onak jokatu ditu eta etxekoak 31-35 hurbildu dira Lorbeken saskiraketa eder bati esker. Hala ere, arabarrek erasoan talde zitala dela erakutsi dute eta Huertasen bi saskiraketekin gasteiztarrak 35-41 aurretik joan dira atsedenaldira.
Atsedenaldiaren ostean Baskoniak intentsitate handia ezarri du kantxan eta 11 puntuko aldea lortu du markagailuan (35-46). Lasoren taldeak erantzuna ema nahi izan du eta Pankok eta Doblasek taldea lepoan hartu dute. Estatubatuarrak laurden ikusgarria egin du eta Gipuzkoa Basketek aldea gutxitu egin du (56-64). Nahiz eta Olesonek saskiraketa garrantzitsuak lortu, Lagun Aro soilik 3 puntura joan da azken laurdenera (62-65) eta partidak zabalik jarraitu du.
Azken laurdenean Olesonek eta Pape Sowk puntu garrantzitsuak lortu dituzte Baskoniarentzat eta soiliK Pankok eta Salgadok erantzun dute Lagun Aron. Loganek 11 puntuko aldea jarri berriro markagailuan (70-81), baina gipuzkoarrek dena eman dute azken unera arte eta azken emaitza 80-83koa izan da kanpoko taldearentzat).
Fitxa teknikoa:
80.-Lagun Aro GBC: Uriz (8), Baron (3), Miralles (6), Doblas (12), Panko (28) -hasierako bostekoa- Lorbek (4), Kone (6), Tskichisvili, Salgado (13), Alfonso Sanchez, Lasa.
83.- Caja Laboral: Huertas (13), Logan (14), Teletovic (5), Sow (9), San Emeterio (7) -hasierako bostekoa- Pau Ribas (6), Ander Garcia, Batista (10), Oleson (15), Barac, Bjelica (4)