Itxi

Baskonia

Denboraldi baterako

Baskoniak Darrun Hilliard fitxatu du

Erredakzioa

Jokalari estatubatuarrak 25 urte ditu, 1,98 metroko altuera du eta denboraldi baterako kontratua sinatu du Arabako taldearekin. San Antonio Spurs taldetik dator.

  • Darrun Hilliard. Argazkia: Saski Baskonia

    Darrun Hilliard. Argazkia: Saski Baskonia

Kirolbet Baskoniak Darrun Hilliard fitxatu du datorren denboraldirako, Arabako taldeak astelehen honetan jakinarazi duenez. Estatubatuarrak eskolta postuan jokatzen du, 25 urte ditu eta 1,98 metroko altuera du.

Hilliard San Antonio Spurs taldetik dator, eta iragan denboraldian Austin Spurs harrobiko taldean ibili zen. G-Leagueko txapeldun izan da horrekin, eta taldeko liderra bera izan da. Batez beste, 20 puntu, 4,5 errebote eta 3,4 asistentzia lortu ditu aurreko denboraldian. Guztira, 14 partida jokatu ditu NBAn San Antonio Spursekin.

2015 eta 2017 bitartean, Detroit Pistons taldean ibili zen, eta 77 partida ofizial jokatuta zituen. Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) selekzioan ere aritu da, eta iazko udan FIBA AmeriCup izenekoan parte hartu zuen. Aurretik, Villanova Unibertsitatean jokatu zituen lau urteetan (2011-2015), guztira 1.511 puntu lortu zituen.