Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Adjin Penava fitxatu du Kirolbet Baskoniak

Erredakzioa

Bosniako jokalariak lau urterako kontratua sinatu du Arabako taldearekin. Hegal-pibot postuan jokatzen du, eta 2,06 metroko altuera du.

  • Adjin Penava. Argazkia: Saski Baskonia

    Adjin Penava, Baskoniako jokalari berria. Argazkia: Saski Baskonia

Adjin Penava jokalaria fitxatu du Kirolbet Baskoniak. Penava Bosnian jaiotakoa da 1997ko martxoaren 11n, eta hegal-pibot postuan jokatzen du. Lau urterako kontratua sinatu du Arabako taldearekin.

Baskoniako jokalari berria Marshalleko Unibertsitatetik dator, azken hiru denboraldietan bertan jokatu duelarik. Iragan denboraldian, 15,6 puntu sartu eta 8,5 errebote hartu zituen batez beste, Ipar Amerikako NCAA ligan. Txapelketako txapel-jartzaile onena izan zen, partidako 3,9 txapel jarrita.

Penavak 2,06 metroko altuera du. Astelehen honetan iritsiko da Gasteizera, bertan osasun-azterketa gainditzeko eta aurkeztua izateko, taldearekin entrenatzen hasi baino lehen.