Itxi

Baskonia

ACB Liga

Caja Laboral-Unicaja, (76-74): Marcelinhok, azken segundoan

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Markagailuak 74-74koa adierazten zuen azken minutuan eta partida bukatzeko segundo bat falta zela Huertasek garaipena eman dio Baskoniari. San Emeterio izan da partidako onena 38ko balorazioarekin.

Caja Laboral Baskoniak garaipen landua eta garrantzitsua lortu du Unicajaren aurka (76-74). Azken segundoan Marcelinho Huertasek sartutako sasakiraketak eman dio garaipena talde gasteiztarrari.

Lehen laurdenak kolore bakarra izan zuen. Baskonia nagusi izan zen lehen laurden honetan eta Unicajak ez zekien nola geratu Baskoniaren erasoaldiak. Ondorioz, Caja Laboralek 20-9ko emaitzarekin bukatu zuen lehen laurdena.

Bigarren laurdenean gauzak erabat aldatu ziren. Unicajak asko hobetu zuen bere jokoa eta pixkanaka aldeak murrizten hasi zen. 1-9ko partzialarekin hiru puntura gerturatu ziren andaluziarrak (18-21). Partidako 17. minutuan aurrea hartu du markagailuan Unicajak (30-32). Momentu horretatik aurrera partida berdinduta egon zen eta Malagakoak iritsi ziren abantailarekin atsedenaldira (37-39).

Atsedenalditik bueltan partidak berdintasun handiarekin jarraitu zuen. Bi taldeetako bat ere ez zen gai izan abantaila hartzeko eta defentsan sendo aritu ziren. Horrenbestez, hirugarren laurdena Baskoniaren aldeko 53-50eko emaitzarekin bukatu zen.

Azken laurdenean denetarik gertatu zen. Caja Laboralek abantaila polita hartzea lortu zuen. Bukaerarako hiru minuturen faltan 66-59 irabazten zuen talde gasteiztarrak eta bazirudien garaipena poltsikoan zuela. Baina, Unicajak erreakzio ona izan zuen eta partida berdintzea lortu zuen azken minutuan (74-74). Azken jabetza Baskoniarentzat izan zen. Marcelinho Huertasek hartu zuen erantzunkizuna eta azken segundoan egin zuen biko jaurtiketa saskiratzea lortu zuen Caja Laborali garaipena emanez (76-74).

Fitxa teknikoa:

76; Caja Laboral (20+17+16+23): Huertas (16), Oleson (8), San Emeterio (20), Teletovic (10), Barac (6)-hasierako bostekoa-, Ribas, Batista (9), Logan (7), Bjelica.

74; Unicaja (9+30+11+24):Blakney, Berni (5), Jimenez (2), Printezis (6), Freeland (13)-hasierako bostekoa-, McIntyre (11), Tripkovic (13), Rubio (4), Archibald, Fitch(17), Blanco (3).