Itxi

Baskonia

Gaur, 20:45

Baskoniak Olinpiakos hartuko du Buesa Arenan

eitb.eus

Gasteiztarrek Zalgiris Kaunas gainditu zuten Euroligako lehen jardunaldian; greziarrek, Moskuko Khimki menderatu zuten 66-87.

1:10

Kirolbet Baskoniak denboraldi honetako lehen norgehiagoka handia jokatuko du gaur Olinpiakosen aurka, 2018/2019ko Euroligako bigarren jardunaldian.

Pedro Martinez gasteiztarren entrenatzaileak Luca Vildoza joko-antolatzaile argentinarra erabiltzeko moduan izango du, Zalgirisen aurka orkatila bat bihurritu bazuen ere. Jokatzeko moduan egongo ez direnak Tadas Sedekerskis lituaniarra eta Ajdin Penava bosniarra izango dira.

Buesa Arenan jokatuko den partidan txapelketari ezin hobeto ekin dioten bi talde izango dira aurrez aurre. Izan ere, gasteiztarrek Zalgiris gainditu zuen Kaunasen (79-87), eta gauza bera egin zuten greziarrek Moskun, Khimkiren etxean.

Joan zen denboraldian hirugarren tokia lortu arren, greziarrek ez zuten amaitu urtea espero zuten bezala. Hori ikusita, zuzendaritzak taldean hainbat aldaketa egitea erabaki zuen. Horren isla dira David Blatt entrenatzaile entzutetsuaren fitxaketa. Vassilis Spanoulis eta Georgios Printezis etxeko jokalariek taldean jarraitzen dute, eta haiei eskarmentudun jokalari hauek batu zaizkie: saskipean, Zach LeDay estatubatuarra eta Sasha Vezenkov Bartzelonako jokalari ohia; kanpoko jokoan, Nigel William-Goss, Axel Toupane eta joan zen denboraldian Baskonian aritu zen Janis Timma letoniarra.

Zenbakiak Baskoniaren alde daude Olinpiakos etxean hartzen duenetan, Buesan elkarren aurka jokatu duten 18 alditan gasteiztarrek 12 aldiz irabazi baitute.

Hain zuzen ere, joan zen denboraldiko lehian, Baskoniak urteko garaipenik handienetakoa lortu zuen greziarren aurrean, 32 puntuko aldearekin irabazi baitzion (86-54).

 

2. jardunaldia





Eguna Partida Ordua



Urriak 16
Darussafaka - Buducnost 19:15



Urriak 16 Makabi - CSKA Mosku 20:05



Urriak 16 Bayern Munich - Panathinaikos 20:30



Urriak 16 H. Kanaria Handia - Bartzelona Lassa 21:00



Urriak 17 Anadolu Efes - Zalgiris 19:00



Urriak 17 Fenerbahce - Khimki 19:45



Urriak 17 Kirolbet Baskonia - Olympiacos 20:45



Urriak 17 AX Milan - Real Madril 20:45