Itxi

Baskonia

Etorkizunerako apostua

Caja Laboral: Dejan Musli, Sutor Montegranarora lagatuta

Erredakzioa

Baskoniako pibotak Italian minutuak jokatzea da talde gasteiztarraren helburua.

Caja Laboralek eta Sutor Fabi Montegranarok Dejan Musli Italiara lagatuta joateko akordioa lortu dute. Muslik denboraldia bukatu arte jokatuko du talde italiarrean.

Baskoniak, horrela, jokalari serbiarrak minutuak jokatzea bilatu du akordio honekin, etorkizunean pibot garrantzitsu bat bilakatzea nahi dutelako arabarrek. Muslik 2010eko urrian fitxatu zuen Caja Laboralek bost urteko akordioaz.