Baskonia
Egutegi zorrotza
Ribasek 'ezinbestekotzat' jo ditu Euroligako hurrengo bi hitzorduak
Erredakzioa
Ostegunean Unicaja izango du aurkari Baskoniak (20:30) eta hurrengo asteazkenean Lietuvos Rytasen aurka jokatuko du. Jokoan final-laurdenetarako txartela jokoan izango dute gasteiztarrek.
Unicaja eta Lietuvos Rytas dira Caja Laboralen hurrengo aurkariak Euroligan. Jokoan final-laurdenetarako txartela izango dute eta Pau Ribas jokalariak "ezinbestekotzat" jo ditu bi hitzordu horiek.
Gainera, ACB Ligan, Regal B.artzelonari egin beharko diote bisita Ivanovicen gizonek hurrengo larunbatean. Egutegia ez dela Baskoniaren ''aldekoa'' aitortu du Ribasek.
Baina baikor agertu da Ribas eta Caja Laboral Euroligako hurrengo kanporaketan ikusten du.