Baskonia
Euroliga
Caja Laboral-Unicaja, (78-63): Lehen postua lortzeko aukerekin
A.B.
Erredakzioa
Baskoniak garaipen garrantzitsua lortu du, baina guztia datorren osteguneko Lietuvos Rytasen aurkako partidan erabakiko da.
Caja Laboral Baskoniak garaipen garrantzitsua lortu du Euroligako Top 16an. Unicajari irabazi diote 78-63ko emaitzarekin. Multzoko lehen postua eskuratzeko aukerak ditu Baskoniak, baina dena datorren osteguneko Lietuvos Rytasen aurkako partidan erabakiko da.
Partida hasieran asko kosta zitzaien bi taldeei lehen saskiratzea lortzea. Norgehiagoka hasi eta minutu bat eta 38 segundo geroago Unicaja izan zen lehen bi puntuak eskuratu zituena (0-2). Ondorengo minutuetan berdintasuna izan zen nagusi bosgarren minuturaino. Une hortatik aurrera Baskonia abantaila politak lortzen hasi zen eta zortzi puntuko aldea ere lortu zuen (18-10). Azken minutuan, gasteiztarrek aurkareiarekiko aldea areagotu zuen. Lehen hamar minutuak 24-14ko emaitzarekin bukatu ziren.
Bigarren laurdenaren hasieran bi taldeak gaizki ibili ziren erasoko lanean. Pixkanaka, Baskonia gehiago asmatzen hasi eta abantaila politak lortzen hasi zen. Gasteiztarrek 13 puntuko aldea ere izan zuten, baina Unicajak ez zuen etsi eta aldeak murriztu zituen. Malagakoak hamar puntu baino gutxiagogatik galtzen joan ziren atsedenaldira (40-31).
Atsedenaldiaren ondoren Unicaja indartsu kantxaratu zen eta partida berdintzea lortu zuen (40-40). Baskoniak garaiz eten zuen Malagakoen bolada ona eta berriro aldeak lortzen hasi zen. Horrenbestez, hirugarren laurdena bederatzi puntuko abantailarekin bukatu zuen talde gasteiztarrak (58-49).
Azken laurdenean Baskoniak ez zuen arazorik izan garaipena ziurtatzeko. Aurretik lortutako aldeak mantendu zituzten ia laurden guztian zehar eta azkenean abantailak handiagotu zituen. Azken emaitza Baskoniaren aldeko 78-63koa izan zen.
Fitxa teknikoa:
78 - Caja Laboral (24+16+18+20): Huertas (18), Logan (7), San Emeterio (12), Teletovic (12), Barac (10) -hasierako bostekoa-, Ribas (2), Oleson (16), Bjelica (1), Batista, Sow.
63 - Unicaja (14+17+18+14): McIntyre (4), Fitch (11), Rodriguez (3), Freeland (15), Archibald (2) -hasierako bostekoa-, Sinanovic (18), Blanco (2), Rubio, Printezis (5), Tripkovic (3), Blakney.