Baskonia
Buesa Arenan
Caja Laboral-Power Electronics (72-65): Arabarren garaipen landua
Erredakzioa
Ivanovicen mutilek aurrera pausua eman dute sailkapenean talde valentziarra gaindituz. Olesonen saskiraketak erabakigarriak izan dira azken laurdenean.
Garaipen garrantzitsua eskuratu dute gasteiztarrek Buesa Arenan, Power Electronics 72-65 gainditu ostean. Brad Olesonek, Baracek eta Teletovicek ondo gidatu dute taldea erasoan.
Lehen laurdenean Savanovic eta Barac izan dira saskiratzaile onenak eta arabarrak aurretik mantendu dira markagailuan. Etxeko taldea eta valentziarrak ez dira fin ibili saskiraketetan eta lehen laurdena 16-12koarekin bukatu da.
Bigarren laurdenean talde naranja aurretik jarri da markagailuan (19-20), baina Baskoniak berehala erantzun du Pau Ribasen gidaritzapean. Gasteiztarrak 9 puntu gainetik jarri dira (31-22) eta Valentziak asko sakatu du aldea murrizteko. Atsedenaldira, 34-30ekoarekin joan dira bi taldeak.
Hirugarren laurdenean Rafa Martinezek ederki gidatu du Power Electronics eta laranjak 42-46 aurretik jarri dira markagailuan. Hala ere Mirza Teletovicek saskiraketa erabakigarriak lortu ditu etxekoentzat. Azken laurdenera gasteiztarrak 52-51 aurretik joan dira.
Azken laurdenean Brad Olesonek ezin hobe gidatu du taldea erasoan eta Ivanovicen mutilak aurretik jarri dira, eroso, markagailuan (68-63). Valentziak erantzuna eman nahi izan du Rafa Martinezen hirukoen bitartez, baina laburregia egin zaio azken laurdena talde Taronjari. Azken emaitza 72-65ekoa izan da etxekoentzat, hirugarren postua berreskuratzeko aurrera pausu handia eman dutelarik.
- Fitxa teknikoa:
72 - Caja Laboral (16+18+18+20): Huertas (2), Logan (5), San Emeterio (10), Teletovic (12), Barac (17) -hasierako bostekoa-, Ribas (5), Oleson (16), Bjelica (3), Batista (2).
65 - Power Electronics Valentzia (12+18+21+14): Cook (2), Martinez (23), Richardson (11), Savanovic (10), Javtokas (6) -hasierako bostekoa-, Fernandez, Lishchuk (7), Pietrus, De Colo (6), Navarro.