Baskonia
Ostiralean, 20:30ean
Caja Laboral-Cajasol: Bide onera itzultzeko beharra
Erredakzioa
Baskoniarrek talde sevillarraren bisita hartuko dute joko ona berreskuratzeko beharrarekin, Fuenlabradan jasotako jipoia ahaztu eta Euroligarako morala berreskuratzeko.
Caja Laboral&' || 'nbsp;Baskonia-Cajasol ostiralean jokatuko da 20:30ean. Partida ostiralean jokatuko da gasteiztarrek denbora gehiago izan dezaten Maccabi&' || 'nbsp;Tel Aviven aurkako&' || 'nbsp;Euroliga partida prestatzeko.
Dusko&' || 'nbsp;Ivanovicek Pape Sowren baja izango du, ospitalean jarraitzen baitu birikietako tronboenbolismo baten erruz.
Senegaldarraren bajak taulapeko indarra murriztuko dio&' || 'nbsp;Baskoniari. &' || 'nbsp;Barac eta Batista, eta&' || 'nbsp;Teletovic lau posizioan, dira pibot bakarrak. Hori baliatzen saiatuko da Joan&' || 'nbsp;Plazaren taldean, saskipean arazoak sortzeko etxeko taldeari.
Gasteiztarrek etxean lortu dituzte, hain zuzen ere, zenbakirik onenak. Hamar garaipen batu dituzte zaleen babesean.&' || 'nbsp;Etxetik kanpo, ordea, makal ari dira, azken bederatzi partidetatik bakarra irabazi baitute.