Itxi

Baskonia

Baskonia-Maccabi

Ivanovic: 'Maccabik ahulgune gutxi ditu'

Erredakzioa

Caja Laboraleko entrenatzaileak bere jokalari batzuek dituzten "arazo fisikoen" inguruan kezkak azaldu ditu prentsaurrekoan.

Dusko Ivanovicek, talde horiaren arriksua "trantzisio azkarretan" eta "denbora jabetzako hasierako hamar segundoetan" dagoela adierazi du prentsaurrekoan. Entrenatzailearen ustez, "lasaitasunez" jokatu beharko dute erasoan eta defentsan gogor estutu beharko dute Maccabi "eraso luzeak egitera bultzatzeko". Israeldarrak ez daude ohituta eraso luzeak egitera eta horrela erasoan dauzkaten "aukera anitzak" moztuko lituzte Caja Laboralek.