Itxi

Baskonia

Sudurreko haustura

Shengeliari sudurreko ebakuntza egin diote eta hiru egun barru itzuliko da lanera

Erredakzioa

Sudurreko hezurren haustura sendatzeko ebakuntza egin zioten igandean, eta hiru eguneko atsedena hartu ostean bueltatuko da talde-lanera. Sudurra babesteko maskara batekin jokatu beharko du.

  • Tornike Shengelia. Argazkia: EFE

    Tornike Shengelia. Argazkia: EFE

Kirolbet Baskoniako jokalaria den Tornike Shengeliari sudurreko ebakuntza egin zioten igandean, sudurreko hezurretako haustura sendatzeko. Larunbatean, San Pablo Burgosen aurkako partidan hautsi zuen sudurra. Rafael Garcia Sardon doktorearen kontsultan egin zioten ebakuntza.

Shengeliak 72 ordu emango ditu entrenatu ezinda, atseden hartzen, eta datorren ostegunean bueltatuko da talde-lanera. Hala ere, jokalari georgiarrak, sudurra babesteko maskara batekin entrenatu eta jokatu beharko du aurrerantzean, medikuek esaten diotenera arte.

Denboraldi honetan bigarrenez erabili beharko du maskara Shengeliak, abenduan antzeko gauza bat gertatu baitzitzaion, Bartzelonaren aurkako partidan kolpe bat hartu ostean.