Itxi

Baskonia

Kutxa Magikoan

Real Madril-Caja Laboral (76-71): Arabarren porrota

Erredakzioa

Ivanovicen mutilek lehen zati bikaina jokatu dute, baina hirugarren laurdenean merengeek markagailua irauli egin dute garaipena lortzeko.

Arabako taldeak ezin izan du garaipena lortu Kutxa Magikoan, Real Madrilek bigarren zatian markagailua irauli duelako. Lehen zati paregabea jokatu dute Ivanovicen mutilek, baina Fischerrek eta Sergio Rodriguezek talde zuria garaipenera gidatu dute atsedenaldi ostean.

Lehenengo laurdenean Caja Laboralek hartu du partidaren kontrola eta arabarrek min handia egin egin dute erasoan Teletovicekin eta Baracekin. Huertasek ezin hobeto gidatu du taldea eta zuriek asko sufritu dute defentsan. Hamar minutuak beteta, 16-20ko markagailua jarri dute gasteiztarrek.

Bigarren laurdenean, Baskoniak alde polita hartu du defentsan egindako lanari esker eta 20-30 jarri da aurretik. Real Madrilek erantzuna eman nahi izan du, baina Carlos Suarezek ez du taldekideen laguntza izan. Atsedenaldira, 32-41ekoarekin joan dira bi taldeak.

Hirugarren laurdenean madrildarrek asko sakatu dute erasoan eta gasteiztarrek intentsitatea galdu dute. Talde zuriak lan bikaina egin du jaurtiketak aukeratzerako orduan eta Fischerrek eta Reyesek puntuak jarri dituzte taula azpitik.

Azkenengo laurdenean Caja Laboralek partidan sartuta jarraitzeko ahalegin egin du, baina Real Madrid sendo mantendu da defentsan. 68-58koarekin erdi erabakita utzi du etxeko taldeak norgehiagoka eta Ivanovicen gizonek ezin izan dute markagailua irauli. Azken emaitza 76-71koa izan da merengeentzat.

- Fitxa teknikoa:

75. Real Madril (16+16+24+19): Sergio Rodriguez (16), Suárez (8), Tucker (5), Tomic (9) eta Reyes (10) -hasierako bostekoa- Llull (3), Fischer (18), Mirotic (5) eta Velickovic (1),

71. Caja Laboral (20+21+6+24): Huertas (11), San Emeterio (5), Oleson (1), Teletovic (22) eta Barac (9) -hasierako bostekoa- Batista (12), Logan (6) eta Ribas (5).