Itxi

Baskonia

Bi denboraldirako

Baskoniak Achille Polonara jokalaria fitxatu du

EITB.EUS

Dinamo Sassari taldetik dator eta hegal-pibota da.

  • Foto: Baskonia

    Foto: Baskonia

Kirolbet Baskonia taldeak fitxaketa berri baten iragarpena egin du gaur. Achille Polonara hegal-pibota bi denboraldi arituko da Gasteizen eta 'lau' bezala Tornike Shengelia eta Ilimane Diop jokalariekin batera jokatuko du.

Ostegunean azterketa-medikuak egingo ditu eta ondoren Baskoniarekin sinatu.

Dinamo Sassari taldearekin Italiako Lega jokatu zuen iaz eta FIBA Europe Cup irabazi zuen Polonarak. Europako txapelketan batez beste 12.5 puntu, 6 errebote eta 15,8ko balorazioa erdietsi zuen.

Italiako Legan, bestalde, 9.5 puntu eta 5,6 errebote eskuratu zituen aurreko denboraldian.