Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniaren akats batek Real Madrilen garaipena erraztu du (70-69)

eitb.eus

Gasteiztarrek ondo jokatu dute eta markagailuan minutu asko agindu ere, baina neurketa amaitzeko 2 segundoren faltan Stauskasen falta bati esker irabazi dute etxekoek.

  • Tornike Shengelia

    Tornike Shengelia. EFE

Kirolbet Baskoniak galdu egin zuen Real Madrilen aurka Euroligako 23. jardunaldian. Gasteiztarrek ezin izan zuten errepikatu Wizink Centerren Endesa Ligan lortutako garaipena nahiz eta partida txukuna egin.

Markagailuan minutu asko agindu zuen Dusko Ivanovicen taldeak, baina neurketa amaitzeko 2 segundoren faltan Stauskasen falta bati esker irabazi zuten Pablo Lasoren gizonek. Partida berdinduta zegoen eta luzapenera joan beharrean jokalariak berak falta ulertezina egin eta Campazzok jaurtiketa libreak izan zituen; bat sartu egin zuen (70-69a ezarriz) eta beste nahita huts egin zuen partida Baskoniaren zelaian bertan amaitzeko.

Shields (14 puntu) eta Shengelia (12 puntu)izan ziren saskiratzailerik onenak Baskonian eta Thompkins (20) Real Madrilen.

Ostegunean Euroligarekin beste hitzordu bat izango dute, oraingoan etxean Aslvel talde frantziarraren kontra.

FITXA TEKNIKOA

REAL MADRIL: Campazzo (10), Causeur (5), Taylor (7), Randolph (6) eta Tavares (8) --hasierako bostekoa--; Llull (-), Mickey (4), Rudy Fernandez (-), Deck (10) eta Thompkins (20).

KIROLBET BASKONIA: Christon (6), Janning (11), Shields (14), Shengelia (12) eta Eric (8) --hasierako bostekoa--; Stauskas (-), Garcia (5), Fall (2), Diop (-), Polonara (2) eta Dragic (9).

Partzialak: 14-19, 23-19, 16-11 eta 17-20.

Epaileak: Pukl, Mogulkoc eta Mantyla.

Pabiloia: WiZink Center. 8.465 ikusle