Itxi

Baskonia

27 kutsatu Euskadin

Baskonia - Milan partida ateak itxita joka daiteke, koronabirusagatik

eitb.eus

Nekane Murga sailburuak adierazi du 'gauzak aldatzen ez badira' publiko gabe jokatuko dela.

  • Buesa Arena

    Buesa Arena

Dagoeneko hagun bat hil da eta 27 kutsatu dira Euskal Autonomia Erkidegoan koronabirusaren eraginez, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak gaur jakinarazi duenez.

Zaurituetako hiru larri daude, bat Zainketa Intentsiboetako Unitatean, Nekane Murga sailburuaren esanetan, eta azken orduetan beste sei kasu atzeman dituzte, lau Araban eta bi Bizkaian. Gainera, Nafarroan bi kasu daude, eta beste bat Lapurdin; Txagorritxun lan egiten duten eta Burgosen eta Errioxan bizi diren beste bi lagunek ere positiboa eman dute.

Nekane Murgak adierazi duen bezala Espainiako Gobernuaren gomendioak jarraituta baliteke Euroligako Baskonia - Milan partida ateak itxita jokatzea. Eruoligako neurketa hilaren 25ean izango da Buesa Arenan.