Baskonia
Lesioa aldakan
Caja Laboral: Lampe, 5 eta 8 hilabete artean jokatu gabe
Redacción
Aldakan dauka mina pibotak eta datorren astean ebakuntza egingo diote AEBetan.
Caja Laboral Baskonian Lampe da albiste. Jokalariak min hartu du denboraldiaurrean, aldakan, eta 5 eta 8 hilabete artean egongo da jokatu gabe. Gaur egin dizkiote azterketa medikoak eta iragarpenik txarrenak bete dira. Udan fitxatu zuen Baskoniak pibota eta bi urteko kontratua sinatu zuen.
Une honetan, denboraldi osorako ordezkari baten bila dago Dusko Ivanovicen taldea.