Itxi

Baskonia

Eurobasketa

Milko Bjelica, Teletovic eta Van Oostrum etxerako bidean dira

Erredakzioa

Euren selekzioak Lituaniako Eurobasketetik kanpo geratu dira. San Emeterio eta Nemanja Bjelica dira txapelketan jarraitzen duten Caja Laboraleko jokalari bakarrak.

  • Mirza Teletovic. Argazkia: EFE

    Mirza Teletovic. Argazkia: EFE

Caja Laboraleko Milko Bjelica, Mirza Teletovic eta Devon Van Oostrum etxerako bidean dira. Arrazoia? Euren selekzioak Lituaniako Eurobasketetik kanpo geratu dira.

Milko Bjelicaren Montenegro kanporatuta zegoen dagoeneko eta astelehenean Finlandiaren aurka galdu zuen (71-65). Jokalari baskoniarrak 27 minutu jokatu zituen.

Britainia Handia ere at zegoen Polonia 88-81 mendean hartu aurrertik. Van Oostrumek ez du minutu bat ere ez jokatu. Azkenik, Teletovicen Bosniak ezin izan du Mazedoniari irabazi (75-63) eta ez du bigarren faserako txartela lortu.

Gauzak horrela, Fernando San Emeterio eta Nemanja Bjelica dira Eurobasketean jarraitzen duten Caja Laboraleko jokalari bakarrak.