Itxi

Baskonia

Babesle berria

TD Systems markak izena emango dio Baskoniari

Agentziak / Erredakzioa

Marka madrildarra taldearen babesle nagusi berria izango da, hurrengo denboralditik aurrera.

  • TD Systems Baskonia. Argazkia: @Baskonia

    TD Systems Baskonia. Argazkia: @Baskonia

TD Systems marka madrildarra Baskoniaren babesle nagusi berria izango da eta, beraz, izena emango dio taldeari. Arabako taldeak berak azaldu duenez, Baskoniak babesle berriaren marka izango du kamisetan Endesa Liga eta Euroliga txapelketetan, hurrengo denboralditik aurrera.

Horrenbestez, Baskoniak izena aldatuko du, azken bi denboraldi eta erdietan zehar Kirolbet Baskonia izan eta gero.