Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Baskoniak ekipazio berriak aurkeztu ditu

Erredakzioa

Aurkeztutako hiru kamiseten artean, hirugarrena izan da zalaparta gehien eragin duena. Izan ere, ikurriñaren koloreak Europara bueltatuko dira.

  • Baskoniaren hirugarren ekipazioa. Argazkia: Baskonia

    Baskoniaren hirugarren ekipazioa. Argazkia: Baskonia

TD Systems Baskoniak 2020/21 denboraldirako ekipazio berriak aurkeztu ditu. Taldeak aurkeztutako hiru kamiseten artean, hirugarrena izan da zalaparta gehien eragin duena; izan ere, ikurriñaren koloreak Europara bueltatuko dira.

Ohikoa denez, taldeak gorri eta urdina erabili du lehenengo kamisetarako.

Bigarrenerako, kolore zuri gailendu egingo da, gorria eta urdina tartekatuz.

Azkenik, hirugarren kamiseta berdea izango da eta ikurriñaren koloreak bertan azalduko dira.

Baskoniaren lehenengo ekipazioa:

Baskoniaren bigarren ekipazioa:

Baskoniaren hirugarren ekipazioa: