Baskonia
Hegaleko pibota
Caja Laboralek Kevin Seraphin fitxatu du
Erredakzioa
Frantziarrak NBAko "krisia" bukatu arte jokatu ahal izango du Gasteizen.
-
Kevin Seraphin (eskuina), Eurobasketean. Argazkia: EFE
Caja Laboral Baskoniak Kevin Seraphin fitxatu duela iragarri du jokalari frantziarraren ordezkariak. 21 urte ditu, 2,06 metroko altuera, hegaleko pibota da eta Washington Wizards taldetik dator.
Bi urteko kontratua dauka AEBetako taldearekin, baina Gasteizen NBAko "krisia" bukatu arte jokatu ahal izango du. Azpimarratzekoa da Lampe jokalariak luzerako duela. Baskoniak beste jokalari bat fitxatzeko asmoa dauka.