Itxi

Baskonia

KORONABIRUSA

Baskoniako bigarren kasu positiboak negatibo eman du bigarrenez

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

PCR probetan bigarren emaitza negatiboa lortu ostean, lehen taldearen dinamikara itzuliko da.

  • TD Systems Baskoniako armarria.

    TD Systems Baskoniako armarria.

Duela astebete koronabirusean positibo eman zuen TD Systems Baskoniako bigarren kideak emaitza negatiboa eman du bigarren aldiz, eta, hartara, taldearen dinamikara itzuliko da.

Klubak ohar baten bidez jakinarazi duenez, "astearte honetan lehen taldeko kide guztiei egindako PCR probek emaitza negatiboa eman dute, aurreko asteazkenean positibo eman zuenak barne".

Beraz, joan den abuztuaren 12ko proban positiboa izan zen kide hori lehen taldearen dinamikara itzuliko da, "osasun-agintariek ezarritako protokoloari jarraituz, bi PCR negatibo jarraian lortu ondoren".

Horrenbestez, Baskoniaren lehen taldeak bere kide guztiak berreskuratuko ditu, bat izan ezik, hau da, abuztuaren 9an, denboraldi-aurrearen hasieran, positibo eman zuen lehen kidea izan ezik. Isolatuta dago eta protokoloak betetzen ari da.