Itxi

Baskonia

Abuztuaren 30ean

Baskoniak eta Bilbao Basketek Gasteizen jokatuko dute Euskal Kopa, ikusleekin

Agentziak | Erredakzioa

Edukiera % 60ra mugatuta egongo da eta 500 sarrera salduko dituzte, 15 euroko prezioan.

  • Baskonia eta Bilbao Basketen arteko partida iragartzeko irudia

    Baskonia eta Bilbao Basketen arteko partida iragartzeko irudia. Iturria: @Basketbasko.

TD Systems Baskonia eta RETAbet Bilbao Basketek Saskibaloiko Euskal Federazioak antolatutako Euskal Kopa abuiztuaren 30ean jokatuko dite, Mendizorrotza kiroldegian, eta "harmailetan ikusleak egotea aurreikusita" dago.

Federazioak berak aditzera eman duenez, asmoa "500 sarrera saltzea da, 15 euroko prezioan".

Jaurlaritzaren araudiari jarraituz, leku itxietan egiten diren kirol jarduerek "gehienez, % 60ko edukiera izango dute, kirolariak eta antolatzaileak barne".

Iaz jokatutako partidan, Baskonia 66 eta 55 gailentzu zitzaion Bilbao Basketi eta gasteiztarrek irabazi zuten denboraldiko lehen titulua.