Baskonia
Euskal Kopa
Caja Laboral-Lagun Aro GBC, (83-81): Arabarren garaipena eta finalera
Erredakzioa
Gasteiztarrek oso gaizki jokatu dute bigarren laurdenean, baina atsedenaldiaren ondoren etorri da Baskoniaren erreakzioa. Bilbao Basketen aurka jokatuko dute finala urtarrilaren 11n.
-
Caja Laboral Baskoniak 83-81 irabazi dio Lagun Aro GBC taldeari. Argazkia: EITB
Partida hasieran hainbat lan eman zion Lagun Arok Caja Laborali eta gipuzkoarrak bi puntuko abantailarekin iritsi ziren lehen laurdenaren amaierara (20-22). Bigarren laurdenean Lagun Arok jipoia eman zion Baskoniari eta atsedenaldira hamabost puntuko aldearekin iritsi zen talde donostiarra (35-50).
Partidaren bigarren zatian Caja Laboral hobeto jokatzen eta aldeak murrizten hasi zen. Horrela, hirugarren laurdena puntu bakarreko desabantailarekin bukatzea lortu zuten arabarrek (59-60). Azken laurdena oso berdindua izan zen, baina Baskonia maneiatu zen hobeto azken minutu horietan. Bukaeran, Caja Laboralentzat garaipena 83-81eko emaitzarekin.
Fitxa teknikoa:
83. Caja Laboral (20+15+26+22): Heurtel (4), Oleson (3), San Emeterio (9), Teletovic, Milko Bjelica (8)-hasierako bostekoa-, Nemanja Bjelica (15), Ribas (17), Seraphin (21) eta Prigioni (6).
81. Lagun Aro (22+28+11+20): Salgado (5), Baron (22), Vidal (9), Panko (11), Doblas (16), -hasierako bostekoa-, Neto (8), Papamakarios (6), Lorant (4) eta Adeleke.