Itxi

Baskonia

20/21 denboraldia

Baskonia, 21 urte jarraian Euroligan eta aurten play-offetara begira

eitb.eus

Gasteitarrek ostiralean egingo dute debuta Real Madrilen kontra gaueko 21:00etan Buesa Arena pabiloian.

  • Euroliga bueltan da

    Euroliga bueltan da

TD Systems Baskonia taldeak bere 21. urtez jarraian Euroligako txapelketa jokatuko du Europako talde onenekin.

Helburua lehenengo zortziren artean sartzea da eta modu horretan play-offetarako postu bat lortzea. Gasteizkoek 485 neurketa jokatu dituzte lehiaketa honetan, Greziako Olinpiakos bezala, eta aurretik bi talde besterik ez dituzte, Bartzelona (491) eta CSKA Mosku (492).

Dusko Ivanovicek aurtengo denboraldiari begira baja garrantzitsua du, Tornike Shengelia, hegalekoa CSKAn arituko da aurten Euroliga irabazteko jomugarekin.

Hasiera batean bere lekua Alec Petersek hartuko du, Efes eta CSKAko jokalari ohiak. Talde gasteiztarreko margoan Ilimane Diop, Achille Polonara, Youssoupha Fall eta Tonye Jekiri arituko dira eta kanpoko jaurtiketetarako Rokas Giedraitis fitxatu du klubak. Luca Vildoza argentinarra jokalari garrantzitsua berriro izatea espero da.

Azkenik, debuta egingo duten beste hiru gizon daude taldean: Sander Raieste, Arturs Kurucs eta Tadas Sedekerskis dira.

Esan bezala lehen partidan Real Madril hartuko dute etxean ostiral honetan Buesa Arenan; lehen itzulian Gasteiz bisitatuko dute ere Barça, Khimki, Panathinaikos eta Fenerbahce bezalako talde handiek. 

Lehen fasea amaitzeko Panathinaikos eta Valentzia taldeei egingo die bisita Baskoniak.

1. JARDUNALDIA

Osteguna

Anadolu Efes  19:30 Zenit San Petersburgo
Olympiacos Escudo 20:00 Zalgiris
Maccabi Escudo 20:05 Alba Berlin
Barça  21:00 CSKA
Valencia Basket  21:00 Asvel Villeurbanne

Ostirala

Khimki Moscú  V19:00 Panathinaikos
Fenerbahce  19:45 Estrella Roja
B. Munich  20:30 Milan
TD Symstem Baskonia 21:00Real Madrid