Baskonia
Iradier Arena kantxan
Caja Laboral-Cajasol (73-60): Etxeko aurreneko garaipena
Erredakzioa
Arabako taldeak partida atsedenaldia eta gero erabakita utzi du lortutako hirukoei esker. Olesonek eta Teletovicek ederki gidatu dute Baskoniaren erasoa.
-
Caja Laboral-Cajasol. Argazkia: EFE
Caja Laboralek Liga Endesa garaipen batekin hasi du Cajasol 73-60 gaindituta. Arabarrek bigarren zati paregabea jokatu dute erasoan eta defentsan eta Teletovicek eta Brad Olesonek saskiraketa erabakigarriak lortu dituzte.
Ivanovicen mutilek hasieratik hasi dira kantxan agintzen eta Teletovicek eta Brad Olesonek Baskoniaren erasoa ederki gidatu dute. Caja Laboral markagailuan aurretik mantendu da 7-4aren ostean, baina Joan Plazaren mutilek ondo eutsi dute defentsan. Lehenengo laurdenaren bukaeran Ribasek 18-13koa jartzea lortu du, baina Sevillano taldeak 18-15ekoa jarri du saskiraketa eder batekin.
Bigarren laurdenean Cajasolek ondo irabazi du erasoko errebotea eta gasteiztarrek defentsan sufritu egin dute Carl English gelditzeko. Hala ere Ivanovicen mutilek erasoan puntu garrantzitsuak lortu dituzte eta atsedenaldira 32-32koarekin joan dira arabarrak.
Hirugarren laurdenean arabarrek erasoan ondo sakatu dute eta 9-0eko partziala lortu dute markagailuan 48-41ekoa jartzeko. Teletovicek eta Olesonek puntu garrantzitsuak eskuratu dituzte eta Joan Plazaren mutilek defentsa asko sufritu egin dute. Hirugarren laurdenaren bukaeran, Baskoniak 6 puntuko aldea mantendu du markagailuan (50-44).
Azkenengo laurdenean Sevillako taldeak markagailua iraultzeko ahalegina egin du, baina San Emeteriok eta Teletovicek taldea aurretik mantendu dute. Azken minutuetan gasteiztarrek abantaila erosoa lortu dute (67-56) eta Kevin Seraphin frantziarrak azken puntu ikusgarriak lortu ditu. Azken emaitza 73-60koa izan da Iradier Arenako kantxan.
Fitxa teknikoa:
73 - Caja Laboral (18+14+18+23): Heurtel (4), Oleson (11), San Emeterio (6), Teletovic (20), Seraphin (11) -hasierako bostekoa-, Ribas (11), Prigioni (5), Williams, M. Bjelica, N. Bjelica (5)
60 - Cajasol Banca Civica (15+17+12+16): Satoransky (5), English (6), Jasen (12), Rubio (4), Davis (9) -hasierako bostekoa-, Calloway (2), Tepic (2), Triguero (4), Bogdanovic (9), Urtasun (5), Izquierdo (2).