Itxi

Baskonia

13 kasu

Baskonia-Zenit partida bertan behera errusiarren postiboengatik

eitb.eus

Baliteke taldea gasteiztarri irabazi bezala ematea partida 20-eko emaitzarekin.

  • Iazko Zenit - Baskonia partidako irudia

    Iazko Zenit - Baskonia partidako irudia

San Petersburgoko Zenitek Euroligan jokatu behar zituen hurrengo bi partidak, TD Systems Baskoniaren eta eta Valentzia Basketen kontra, bertan behara geratu dira talde errusiarrak dituen koronabiruseko 13 positiboengatik (8 jokalriak dira).

Entrenatzailea, Xavi Pascual katalana, kutsatuta ere dago, jokatzeko irrikitan zeudela adierazi du, baina daukaten egoerak ezinezkoa egin du bidaiatzea.

"Turkish Airlines EuroLeague txapelketako 3. eta 4. jardunaldietako TD Systems Baskonia-Zenit (urriak 13) eta Valentzia Basket-Zenit (urriak 15) partidak ez dira iaragarritako datetan jokatuko", esan du Euroligak.

"Zenitek hainbat gizon ditu Covid-19agatik kutsatuta, eta bere taldean ez ditu behar diren zortzi jokalari jokatu ahal izateko. Orain disziplina epaileak auzia aztertu behar du erabki bat hartzeko".

Egoera honetan baliteke Dusko Ivanovicen taldeari garaipena ematea 20-0eko emaitzatekin Eurokopan gertatu den bezala.