Itxi

Baskonia

ACBko hirugarren jardunaldia

CAI Zaragoza-Caja Laboral Baskonia (86-66): Denboraldiko lehen porrota

Zaragoza izan da kantxaren jabe eta ez dio Baskoniari denboraldiko hirugarren garaipena eskuratzen utzi.

  • CAI Zaragoza-Caja Laboral Baskonia. Argazkia: EFE.

    CAI Zaragoza-Caja Laboral Baskonia. Argazkia: EFE.

Baskoniak presa handiarekin hasi zuen norgehiagoka eta horren ondorioz CAI Zaragoza Principe Felipeko markagailuan aurretik jarri zen. Gasteiztarrak Bjelica eta Teletovicen hirukoekin berpiztu eta buelta eman zioten emaitzari lehen laurdenean, baina ilusio bat baino ez zen.

Bigarren laurdena, 15-19, Baskoniaren alde hasi zen, hala ere, denbora gutxi iraun zuen. Laurden zoroa zen. Baskoniak ez zuen arin jokatu eta defentsan huts anitz egin zituen. CAI Zaragozak akatsak aprobetxatu eta aurretik jarri zen. Arabarrak banan banakako markaketan estutu beharra zuten eta serio jarri, aldea gehiegi handitzen ari baitzen. San Emeterioren hiruko batek eta ondoren Pau Ribasek lortu zuen baloiak 10-0 kontrako partziala alde jarri zuen, 0-5.

Bigarren laurden kaskar baten ondoren, bigarren zatia okerragoa izan zen. Lokalek joko arina eta eraginkorra egin zuten. Baskoniak irudi eskasa eta zulo handia zuen defentsan. Markagailuan 14 tantoko aldea zegoela Teletovicek ez zuen hutsik egin eta zenbait kanasta sartu zituen, baina desberdintasuna neurriz gainezkoa zen (63-50).

Bjelica eta Olesonek bi hiruko eskuratu zituzten, baina Zaragozak bere aldetik, bost egin zituen jarraian. Abósen mutilak kantxaren erregeak ziren. Ezta bakarka, ezta taldeka ere, Baskonia ez zen ACB Ligako aurreneko bi jardunaldikoa izan. Aznekean 86-66 bukatu zen neurketa, 20ko kontrako aldearekin.

Fitxa teknikoa:
86 - CAI Zaragoza (15+23+25+23): Van Rossom (12), Wright (10), Burtschi (5), Aguilar (11) eta Hettsheimeir (19) -hasierako boskotea- Toppert (5), Stefansson (8), Cabezas (7), Almazán (6), Fontet (3) eta Marín.
66 - Caja Laboral (19+15+16+16): Heurtel (2), Oleson (7), San Emeterio (4), Teletovic (19) eta Milko Bjelica (5) -hasierako boskotea- Prigioni, Ribas (10), Seraphin (8), Williams (6) etaNemanja Bjelica (5).