Itxi

Baskonia

Igandean 12:30etan

Caja Laboral-Valentzia: Ivanovic ezin izango du Joey Dorsey kantxaratu

ERREDAKZIOA

Joey Dorseyk Valentziaren aurkako datorren igandeko neurketa galduko du ezker hatz potoloan luxazioa duelako.

  • Dusko Ivanovic. Argazkia: EFE.

    Dusko Ivanovic. Argazkia: EFE.

Caja Laboral eta Valentzia elkarren aurka arituko dira Endesa Ligako laugarren jaurdunaldiko neurketa erakargarrienean. Pasa den astean euren neurketak galdu zituzten bi taldeek eta aste honetan irabazi beharrean daudesegurtasun falta guztiak uxatzeko.

Biak ala biak sailkapeneko goreneko postuetan egon ohi dira. Laugarren jardunaldira talde valentziarra hamabigarren postuan heldu da, Estudiantes eta Alicanteren kontra galdu eta Zaragoza mendean hartu ostean. Baskonia, bere aldetik, zortzigarren da sailkapenean.

Dusko Ivanovic ezin izango du Valentziaren aurkako norgehiagokan Joey Dorsey kantxaratu. Azken entrenamenduan pibotak ezin izan zuen entrenamendua gainontzeko taldekideekin bukatu. Entrenatzaileak nahiago du jokalariaren hatza ondo sendatzea eta asteazkenera arte zain egongo da. Zihurrenik Canturen aurka Euroligako partidan jokatu ahal izango du.