Itxi

Baskonia

Euroliga

Caja Laboral-Cantu (81-69): Landutako garaipena Baskoniarentzat

Erredakzioa

Italiarrek partida serioa jokatu dute eta Caja Laboralek garaipena lortzeko sufritu behar izan du. Teletovic izan da oraingoan ere onena 22 puntu lortuta.

  • Caja Laboral-Cantu. Argazkia: EFE

    Caja Laboral-Cantu. Argazkia: EFE

Caja Laboral Baskoniak bigarren garaipena jarraian eskuratu du Euroligan Iradier Arenan Cantu talde italiarrari 81-69ko emaitzarekin irabazita. Uste baino gehiago sufritu dute arabarrek garaipena lortzeko.

Partida ondo hasi zen Baskoniarentzat, baina lehen laurdenaren erdialdetik aurrera italiarrek beraien jokoa hobetu eta puntu bateko abantailarekin bukatu zituzten lehen hamar minutuak (26-27). Bigarren laurdena oso berdindua izan zen eta horren erakusgarri markagailuak atsedenaldira iristean erakusten zuen 44-44ko emaitza.

Hirugarren laurdena ere estua izan zen, baina Baskoniak laurdena bi puntuko abantailarekin bukatzea lortu zuen (61-59). Azken laurdenean erabaki zen partida. Azken minutu hauetan Caja Laboral nagusi izan zen. Teletovicek gidatu zuen Baskonia garaipenera bere saskiratzeekin.

Fitxa teknikoa:

81. Caja Laboral (26+18+17+20): Heurtel (11), Oleson (2), San Emeterio (6), Teletovic (22), Seraphin (10)-hasierako bostekoa-, Prigioni (4), Ribas (4), M. Bjelica (17) eta Bjelica (5).

69. Bennet Cantu (27+17+15+10): Cinciarini (5), Shermadini (11), Markoishvili (6), Leunen (5), Micov (14) -hasierako bostekoa- Marconato
(4), Mazzarino (9), Scekic (13), Basile (2) eta Lighty.