Itxi

Baskonia

Gaur, 20:00etan

Baskoniak Olympiakosen kontra jokatuko du Atenasen

eitb.eus

Gasteiztarrek garaipena nahi dute play-offetako postuetan sartzeko. Partida zuzenean jarraitu daiteke.

Dusko Ivanovic

TD Systems Baskoniak Euroligarekin du berriro hitzordua gaur. Iluntzeko 20:00etan gasteiztarrek Pireoko 'Peace and Friendship' pabiloian jokatuko dute Olympiakosen kontra.

Greziarrak koarentenan izan dira eta ezin izan dute entrenamenduak normaltasunez egin. Euroligan jokatutako azken partida azaroaren 12an izan zen, ALBA Berlin gainditu zuten partida huran 75-71.

Dusko Ivanovicen taldeak, ordea, bere laugarren neurketa jokatuko du hamar egunetan. Fenerbahce eta Panathinaikos taldeak gainditu dituzte, baina asteleheneko Zenit San Petersburgoren kontra galdu egin zuten.

FITXA TEKNIKOA

OLYMPIAKOS: Jenkins, Sloukas, Papanikolaou, Jean-Charles eta Martin --ustezko hasierako bostekoa--; Charalampopoulos, Larentzakis, Spanoulis, Vezenkov, Printezis, Ellis eta McKissic.

TD SYSTEMS BASKONIA: Vildoza, Dragic, Raieste, Giedraitis eta Polonara --ustezko hasierako bostekoa--; Jekiri, Henry, Sedekerskis, Diop, Fall, Peters eta Kurucs.

Epailea: Belosevic, Radovic y Bissang.

Pabiloia: Peace and Friendship Stadium.

Ordua: 20.00