Baskonia
Kontratua luzatu du
Pau Ribas, Caja Laboralen 2015. urtera arte
Erredakzioa
Jokalari katalana DKV Joventutetik heldu zen eta hiru denboraldi daramatza Baskonian.
-
Pau Ribasen artxiboko irudia (ezkerra). Argazkia: EFE
Pau Ribasek 2015. urteko ekainaren 30era arte luzatu du Caja Laboralekin zien kontratua. Jokalaria eta klubaren arteko negoziazioak udan hasi ziren.
Taldeak urteko fitxa murrizteko proposamena egin zion jokalariari eta orain hitzarmen honen berri jakinarazi dute. Dena den, ez dute baldintza ekonomikoak zeintzuk diren argitu.
Jokalari katalana DKV Joventutetik heldu zen eta hiru denboraldi daramatza Baskonia talde gasteiztarrean.