Baskonia
Igandea 18:00etan
Caja Laboral-Lucentum Alicante: Lehia lehenengo postuengatik
ERREDAKZIOA
Lucentum Alicante indartsu hasi du denboraldia eta Arabako taldeari ezustekoa emateko helburuarekin dator Gasteizera.
-
Caja Laboral Baskonia. Argazkia: EFE.
Caja Laboralek Lucentum Alicante hartuko du etxean, denboraldiko errebelazio taldea. Levanteko taldeak, proiektuaren trinkotasuna eta sendotasuna frogatu nahi ditu norgehiagoka honetan.
Dusko Ivonivicen taldeak, Sluc Nancyren aurka, Euroligako lehen porrota pairatu du aste honetan. Thoman Heurtel zalantza da, eskuin izterrean golpe gogorra jaso zuen Europako neurketan eta minutu eta erdi soilik jokatu zuen.
Fernando San Emeterio eta batez ere, Mirza Teletovic Caja Laboralen euskarriak dira eta puntuak eta joko trinkoa eskaintzen dute. Reggie Williams, Joey Dorsey eta Nemanja Bjelicak bestalde, ez daude bere sasoi onenenean eta ez dute bere irudi hoberena eskaini denboraldi hasiera honetan.