Baskonia
8. jardunaldia
Estudiantes-Caja Laboral (54-74): Laugarren garaipena jarraian ligan
Redacción
Ivanovicen taldeak azken laurdenean erabaki du partida eta denboraldiko seigarren garaipena eskuratu du. San Emeterio izan da saskiratzaile onena 21 punturekin.
-
Estudiantes-Caja Laboral. Argazkia: EFE
Caja Laboralek Endesa Ligako seigarren garaipena lortu du Estudiantes taldea 54-74 mendean hartuta. Laugarrena jarraian.
Baskoniak hasiera ahula izan du baina minutuek aurrera egin ahala nagusitu da (11-19). Brad Oleson izan da aurreneko hamar minutuetako jokalari onena.
Etxekoak markagailuan hurbildu dira, baina Oleson une egokian agertu da eta bere joko galantari esker markagailuan aurretik jarraitu du Gasteizko taldeak. Atsedenaldian, 29-34.
Hirugarren laurdena txarra izan da, aspergarria eta baldarra. Heurtelen hiruko batek zazpi puntuko aldea eman dio Baskoniari (41-48). Azken laurdenean ere Heurtel izan da gakoetako bat. Estudiantesek denboraldiko lehen porrota jaso du etxean.
Fitxa teknikoa:
54. Asefa Estudiantes (11+18+12+13): Jaime Fernandez (2), Flores (8), Wright (6), Clark (3) eta Simmons (9) -hasierako bostekoa- Granger (5), Driessen (2), Carlos Jimenez (0) eta Gabriel (19)
74. Caja Laboral (19+15+14+26): Prigioni (0), Oleson (16), Teletovic (5), Milko Bjelica (6) eta Seraphin (10) -hasierako bostekoa- San Emeterio (21), Ribas (2), Heurtel (14), Dorsey (0) eta Nemanja Bjelica (0).