Baskonia
Martin Carpena kantxan
Unicaja-Caja Laboral (79-66): Malagako taldea, nagusi
Erredakzioa
Ivanovicen mutilak markagailuan azpitik aritu dira partida osoan eta ezin izan dute emaitza irauli. Unicajak talde indartsua dela argi eta garbi utzi du garaipen sendoa lortuta.
-
Unicaja-Baskonia (79-66). Argazkia: EFE
Caja Laboralek ezin izan du Martin Carpenan garaipena lortu. Unicajak talde indartsua dela argi eta garbi utzi du kantxan eta Baskonia ezinean aritu da, amrkagailua irauli ezinik. Azken emaitza 79-66koa izan da eta Arabako taldeak atzerapusoa eman du sailkapenean.
Andaluziako taldeak markagailuan erraz agindu du aurreneko minutuetan Gerald Fitchek lortutako puntuei esker (13-4), baina Teletovicek norgehiagoka berdintzea lortu du (13-13). Prigionik markagailuan goitik jarri du Baskonia 13-15, baina Unicajak sendotasun handia erakutsi du eta aurreneko laurdena 19-15eko emaitzaekin bukatu da Pericek lortutako saskiraketari esker.
Bigarren laurdenean Malagako taldeak taula azpian agindu egin du eta Percien hiruko bati esker 10 puntuko aldea lortu dute berdeek (28-18). Caja Laboraek akatsak egin ditu erasoan, baina Teletovicek eta Kevin Seraphinek saskiraketa garrantzitsuak lortu dituzte 38-30ekoa jartzeko. Atsedenaldian 42-32 aurretik izan da Unicaja Martin Carpenan.
Hirugarren laurdenean Pau Ribasek eta Kevin Seraphinek hiru puntura jarri dute Baskonia markagailuan (42-39), baina Malagako taldeak ederki sakatu du erasoan abantaila berreskuratzeko (50-43). Dardenek eta Zoric gidatu dute Unicajaren erasoa eta Ivanovicen mutilek ezin izan dute defentsan eutsi. Markagailua irauli ezinik ibili dira gasteiztarrak eta 57-50 ekoa lortu du etxeko taldeak.
Norgehiagoka erabakita uztea lortu du talde berdeak azkeneko laurdeneko aurreneko minutuetan Arabako taldeak ezin izan baitu erasoan puntu nahikorik lortu. San Emeteriok eta Mirza Teletovicek ezin izan dituzte saskiraketa errazak lortu eta Unicajak erraz agindu du kantxan. Valtersek partidako azken puntuak lortu ditu andaluziarrentzat eta azkeneko emaitza 79-66koa izan da.
- Fitxa teknikoa:
79 - Unicaja (19+23+15+22): Fitch (12), Rodriguez (-), Darden (8) Zoric (17), Freeland (10) -hasierako bostekoa-, Valters (14), Blanco (-), Sinanovic (2), Garbajosa (5), Peric (11) eta Abrines (-).
66 - Caja Laboral (15+19+16+16): Heurtel (-), Oleson (3), San Emeterio (9), Teletovic (9), Seraphin (16) -hasierako bostekoa-, Ribas (12), Dorsey (-), Dragic (7), Prigioni (6) eta Bjelica (4).