Itxi

Baskonia

Euroliga

San Petersburgon irabaztera behartuta dago Baskonia

EITB MEDIA

Bederatzigarren dagoen TD System Baskoniak zortzigarren tokian dagoen Zeniten kontra jokatuko du ostegunean.

Dusko Ivanovic: ''Oso partida garrantzitsua da''

TD Systems Baskoniak hil ala biziko partida jokatuko du San Petersburgon Zeniten aurka arratsaldeko 18:00etan.

Play-offetan sartzeko garaipena behar dute gasteiztarrek, Alec Peters jokalariak aitortu duen bezala, "hurrengo partidetan denak elkarrekin egon behar gara eta kantxan bide beretik joan eta joko bera egin play-offetarako sailkatzeko".

Gainera, garaipena ezezik zazpi puntuko aldea lortzea garrantzitsua izango da, "partidak geroz eta garrantzitsuagoak dira, emozioa asko dago eta intentsitate altua dute. Zeniten kontra garaipena da garrantzitsuena, baina average-a gure alde baldin badago askoz hobeto izango da sailkapena erdiesteko".

SAILKAPENA

1. Barça 29 (jokatuta) 21 (irabazita)
2. Anadolu Efes 29 19
3. Milan 29 19
4. CSKA 28 18
5. B. Munich1 29 18
6. Real Madril 29 17
7. Fenerbahce 29 17
8. Zenit San Petersburgo 28 16
9. TD Systems Baskonia1 29 15
10. Valentzia Basket1 29 15
11. Zalgiris2 29 15
12. OlINpiacos 29 13
13. Asvel Villeurbanne 29 12
14. Maccabi 28 11
15. Alba Berlin 29 11
16. Panathinaikos 27 10
17. Izar Gorria 29 8
18. Khimki Mosku 28 3