Itxi

Baskonia

Igandean, 18:00etan

Joventut-Caja Laboral: Kopan zerrendaburu izateko txartelaren bila

Erredakzioa

Pau Ribas Joventuteko jokalari ohia ez da Palau Olimpicen izango, izan ere, Gasteizen geratu da eskumuturrean zaintiratu bat duelako.

  • Joventut-Caja Laboral: Kopan zerrendaburu izateko txartelaren bila

    Joventut-Caja Laboral: Kopan zerrendaburu izateko txartelaren bila. Argazkia: EFE

Caja Laboral Baskoniak Fiatc Joventuten kantxa bisitatuko du igande honetan, eta Errege Kopan zerrendaburu izateko txartela baieztatzea izango du helburu.

Gasteiztarra Endesa Ligako sailkapenaren buruan diren taldeetako bat da eta atzean ez geratzeko prest ez daudela argi utzi nahi dute Baskoniako jokalariek. Aurreneko itzulia lau onenen artean bukatu nahi du Caja Laboralek.

Ivanovicenen joko mailak zalantzak sortu ditu, baina bost garaipen lortu dituzte jarraian eta azken hamar partidatatik bederatzi irabazi dituzte. Hala ere, gasteiztarren saskibaloia aspergarria eta eskasa izan da orain arte.

Pau Ribas Joventuteko jokalari ohia ez da Palau Olimpicen izango, izan ere, Gasteizen geratu da eskumuturrean zaintiratu bat duelako. Jokalariak bi astetan atseden hartu beharko du.

Matt Walsh Baskoniaren azken fitxaketak ez du jokatuko. Walsh Arabako hiriburura heldu zen bart eta ez du entrenatzeko astirik izan. Era berean, ez ditu taldekideak ezagutu.