Baskonia
17. jardunaldia
Real Madril-Caja Laboral: Azterketa zorrotza Baskoniarentzat
Erredakzioa
Hitzordu zaila izango da Baskoniarentzat. Partida osoan zehar kontzentrazioari eutsi beharko dio Ivanovicen taldeak.
-
Caja Laboral-Real Madril, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Caja Laboralek Real Madrilen aurka neurtuko ditu indarrak igande honetan (18:00etan) fase erregularreko lehen itzuliko azken partidan. Taldeak sendotze prosezua baieztatzeko aukera izango du.
Mirza Teletovic osatu da. Bosniako jokalariak bizkarrean eta ukondoan mina izaten jarraitzen duela adierazi du, baina Pablo Lasoren taldearen aurka kantxan izango dela baieztatu du.
Hitzordu zaila izango da Baskoniarentzat. Partida osoan zehar kontzentrazioari eutsi beharko dio.