Itxi

Baskonia

71-67ko markagailua

Baskoniak merezitako garaipenarekin estreinatu du Buesa Arena berria

Erredakzioa

Caja Laboralek Kanaria Handia mendean hartu du Endesa Ligako norgehaigokan (71-67). Mirza Teletovicek eta Fernando San Emeteriok gidatu dute taldea erasoan.

  • Baskonia-Kanaria Handia (71-67). Argazkia: EFE

    Baskonia-Kanaria Handia (71-67). Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

71 - Caja Laboral (19+20+14+18): Prigioni (2), Oleson (10), San Emeterio (13), M. Bjelica (17), Golubovic (2)-hasierako bostekoa-, Ribas, Teletovic (20), Heurtel (4), Walsh (3).

67 - Kanaria Handia 2014 (18+16+14+19): Haynes (20), Alvarado (5), Bramos (17), Savane (8), Rey (4)-hasierako bostekoa-, Palacios (9), Green, Bellas, Beiran (4).

Caja Laboralek Buesa Arena berria garaipen garrantzitsuarekin estreinatu du. Ivanovicen mutilek 71-67 gainditu dute Kanaria Handia Teletovicen eta San Emeterioren lan bikainari esker.

Kanaria Handiak defentsan sendotasuna erakutsi du aurreneko laurdenean eta Baskonia ez da eroso egon kantxan. Hala ere Milko Bjelicak lan bikaina egin du taula azpian eta Ivanovicen mutilek markagailuan aurrea hartu dute (15-13). Talde horiak erasoan puntu garrantzitsuak lortu ditu, baina Caja Laboralek 19-18 markagailuan goitik bukatu du lehenengo laurdena.

Bigarren laurdenean Olesonek ederki gidatu du Arabako taldearen erasoan eta Baskonia jaun eta jabe izan da kantxan. Caja Laboralek erasoan asmatzen jarraitu du eta Mirza Teletovicek 39-33koa jarri du atsedenaldiaren aurretik hiruko ikusgarri bati esker.

Hirugarren laurdenean Ivanovicen mutilek aldea handitu egin dute markagailuan eta San Emeteriok 48-35ekoa jarri du. Hala ere, Kanaria Handiko taldearen erantzuna eman du Savanek eta markagailua estutu egin da (53-45).

Talde horiak markagailua irauli egin du azkenengo laurdenaren aurreneko minutuetan (53-54), baina Teletovicek eta San Emeteriok saskiraketa erabakigarriak lortu dituzte 11 puntuko aldea jartzeko (65-54). Azken emaitza 71-67koa izan da Buesa Arena berrian.