Baskonia
Endesa Liga
Caja Laboralek kale egin du luzapenean Blusensen aurka
Erredakzioa
Atsedenaldira iristean hamar puntuko abantaila izan du Baskoniak. Bigarren zati ona jokatu dute galiziarrek eta luzapenean lortu dute garaipena (89-87).
-
Caja Laboral Baskoniak 89-87 galdu du Blusensen aurka. Argazkia: EFE
Fitxa teknikoa:
89 - Blusens Monbus (16+12+22+22+17): Andres Rodriguez (2), Alberto Corbacho (18), Ebi Ere (11), Bernard Hopkins (10), Stephane Lasme (18) -hasierako bostekoa-, Milt Palacio (4), Bulfoni (6), Deron Washington (-), Levon Kendall (18) eta Oriol Junyent (2).
87 - Caja Laboral (17+21+13+21+15): Pablo Prigioni (9), Brad Oleson (5), Nemanja Bjelica (10), Mirza Teletovic (30), Vladimir Golubovic (2) -hasierako bostekoal-, Pau Ribas (-), Milko Bjelica (8), Fernando San Emeterio (20) eta Thomas Huertel (3).
Epaileak: Redondo, Murgui eta Martinez Diez.
Caja Laboral Baskoniak galdu egin zuen Galizian Blusens Monbusen aurka jokatu zuen Endesa Ligako partida. Luzapenean erabaki zen irabazlea eta etxeko taldeak lortu zuen garaipena 89-87ko emaitzarekin.
Partidako lehen laurdena oso berdindua izan zen, baina Baskoniak lehen hamar minutuak puntu bayteko aldearekin bukatzea lortu zuen (16-17). Bigarren laurdenean, ordea, Caja Laboralek bere bertsio onena eskaini zuen eta hamar puntuko aldearekin iritsi ziren arabarrak atsedenaldira (28-38).
Atsedenalditik bueltan, Blusensek Baskoniak baino hobeto jokatu zuen eta horrek aldeak murritzeko balio izan zion. Hirugarren laurdena puntu bakarreko abantailarekin bukatu zuen Caja Laboralek (50-51). Laugarren laurdenean emozioa izan zen nagusi. Bi taldeek garaipena lortzeko aukera izan zuten, baina azkenean 72-72ko emaitzarekin luzapenera joan zen partida.
Luzapenean berdintasuna izan zen nagusi. Bi taldeetako bataek ere ez zuen markagailuan alde handia eskuratu eta azken segundoetan hobeto jokatuta Blusensek eskuratu zuen garaipena (89-87).