Itxi

Baskonia

Larunbatean 19:30ean

Hirugarren postuan sendo mantentzea da Baskoniaren helburua

Erredakzioa

Dusko Ivanovicen mutilek garaipena bilatuko dute Valencia Basketen kantxan. Mirza Teletovic kapitaina jokatzeko moduan izango da.

  • Prigioni. Argazkia: EFE

    Prigioni. Argazkia: EFE

Baskoniak Valencia Basketen aurka jokatuko du etxteik kanpora, sailkapeneko hirugarren postuan sendo mantentzeko helburuarekin. Jokalari guztiak prest ditu Dusko Ivanovicek, Mirza Teletovicek trpetako birusa gainditu egin duelako. Gainera Caja Laboral taldkeo kapitainak aste barruan belaunean jaso zuen kolpea ezerezean gelditu da.

Arabako taldeak Maciej Lamperen lana eta puntuak beharko du taula azpian. Izan ere, Valladoliden aurka debuta egin zuen Endesa Ligan pibotak, baina entrenamendu falta nabaritu egin zitzaion.

Caja Laboralek Errege Kopan erakutsitako maila eman nahi du Valentziaren aurka. Ivanovicen taldeak erregulartasuna falta garbi du eta arazoak gainditzeko 40 minutuak intentsitatearekin jokatu beharko dituzte.