Itxi

Baskonia

90-68

Caja Laboralek erraz irabazi dio Unicajari

Erredakzioa

Talde arabarra nagusi izan da eta ez dio garaipenak ihes egin Buesa Arenan. 90-68ko emaitzarekin bukatu da partida.

  • Caja Laboralek 90-68 irabazi dio Unicajari. Argazkia: EITB

Caja Laboralek garaipen erraza lortu zuen Unicajaren aurka Buesa Arenan. Arabarrak aurkaria baino gehiago izan ziren partida guztian zehar. Hasieran bakarrik egon zen berdinduta partida.

Unicaja beti atzetik ibili da markagailuan eta minutuak aurrera joan ahala Baskoniaren aldeko errenta handitzen joan zen. 29 puntuko abantaila izatera iritsi ziren Ivanocienak 21-4ko partziala lortuta.

Baskonia 67-47ko emaitzarekin iritsi zen azken laurdenera eta ordurako dena erabakita zegoen. Eroso jokatu zuten arabarrek eta garaipenak ez zuen ihes egin.

Fitxa teknikoa:

90 - Caja Laboral (20+24+23+23): Prigioni (7), Ribas (6), San Emeterio (5), M. Bjelica (2), Lampe (15) –hasierako bostekoa-, Heurtel (2), N. Bjelica (9), Oleson (20), Teletovic (24), Calbarro.

68 - Unicaja (6+26+15+21): Rowland, Abrines (6), Lima (2), Peric (9), Freeland (6) –hasierako bostekoa-, Zoric (10), Devries (7), Payne (5), Rodríguez (10), Valters (13), Sinanovic.